XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

7 UDAL ADMINISTRAZIOA. BEASAINGO UDALA

Trafikoko salaketak jakinaraztea. Elosegi Armendariz, Ibai eta beste batzuk

BEASAINGO UDALA. Ediktua

Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Erregimen Juridiko eta Ihardunbide Administratibo Arruntaren 30/1992 Legeko, 59.4 eta 61 artikuluetan xedatuaren arabera, Agintaritza zehatzaileak ondoren aipatzen diren pertsona edota erakundeei ezartzea erabakitako zehapenak argitaratzen dira, izan ere, azken helbide ezagunean jakinarazpena egiten saiatu ondoren, ez baita jakinarazterik lortu.

Dagozkien espedienteak, Beasaingo Udaltzaingoaren bulegoan aurkitzen dira.

Salaketaren zehaztasunekin ados ez bazaude, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren hurrengotik zenbatzen hasita hamabost laneguneko epean, idatziz aurkeztu ahal izango dituzu bidezkoak iruditzen zaizkizun alegazioak edota egoki deritzezun frogak proposatu ahal izango dituzu.

Epea igaro ondoren, alegazioak aurkezteko duzun eskubidea erabili ez baduzu eta/edo frogak proposatu edo aurkeztu ez badituzu, bidezkoak diren Ebazpenak diktatuko dira.

Beasain, 1999ko urriaren 29a. Ion Jauregi Bereziartua, Alkatea.